No Results Found
The page you requested could not be found. Try refining your search, or use the navigation above to locate the post.
Subiranotasun teknologikoaz eta software libreaz hitz egiten dugunean, ez dugu lizentzietan bakarrik pentsatzen.
Batez ere, komunitateetan oinarritutako garapenen antolaketa eta balio banaketa moduetan pentsatzen dugu.
Software librearen logikan pentsatzen dugunean metaketa pribatiboa jomugatzat ez duten produktu eta zerbitzuei lotuta sor daitezkeen harreman sareetan eta negozio-ereduetan pentsatzen dugu.
Software librea defendatzen dugu, korporazio teknologiko handien metatze-fluxuak ondoen blokeatzen dituena delako eta ezagutza ondasun komun, partekatu eta publiko bihurtzen duelako.
Eta hori defendatzen dugu egiten ditugun sentsibilizazio-jardueretan, prestakuntza-lantegitan, materialak garatuz eta mahai-inguruetan parte hartuz, besteak beste.
Ahal den moduan, erabateko migrazioak egin ditugu software librera, horren aldeko apustua egin duten erakundeetan.
Baina ezin da beti egin, erresistentziak daudelako.
Software librera migratzea Jitsi edo BigBlueButtonen oinarritutako bideokonferentzietarako zerbitzari bat izatea izan daiteke, NextClouden oinarritutako fitxategi-zerbitzari bat jartzea, domeinu propioko mezuak norberaren hostingean izatea, CRM edo ERP libre bat erabiltzea, kudeaketa eta sistema eragile libreak erabiltzea…
Eta, batez ere, adimen artifizialak planteatzen dituen erronken aurrean, norberaren ordenagailuetan eredu publikoak erabiltzea, eskura dagoen software librea erabiliz.
The page you requested could not be found. Try refining your search, or use the navigation above to locate the post.
(Ez zaitugu asko gogaituko)