No Results Found
The page you requested could not be found. Try refining your search, or use the navigation above to locate the post.
Web bat programatzea ez da soilik zuen erakundearentzat webgune korporatibo bat egitea.
Webgune bat ere honakoa izan daiteke: online denda bat, eskola birtual bat edo ikaskuntza-komunitateentzako gune bat, lankidetza-mapa bat, dokumentu-kudeatzaile bat, kanpaina baterako landing orri sinple bat, bozketa-sistema bat edo ekitaldietarako besaulkiak erreserbatzeko sistema bat, jardueren agenda bat, lankidetzarako ingurune birtual bat, pertsonen arretarako jarraipen-sistema bat, escape room digital bat, datu-base estatistiko bat, bi sistema desberdinek elkarren artean hitz egiteko integrazio bat, edo zerotik abiatuta neurrira egindako software bat ere.
Ingeniaritzako titulazioa duten programatzaileak gara.
Web eta CSS estandar guztiak betetzen ditugu, JavaScript, PHP edo Python bezalako lengoaiekin programatzen dugu, WordPress edo Drupal bezalako CMSak instalatzen ditugu, kode librea egokitzen dugu, neurrira egindako beharretarako pluginak garatzen ditugu, hosting-panela maneiatzen dugu, proiektuaren eskakizunak aztertzen ditugu, informazio egokiaren egitura definitzen dugu, egindako lana dokumentatzen dugu eta gardenak gara eskainitako denborari dagokionez, gure Redmine proiektu-kudeatzailea irekiz.
Iristen ez garenean, elkarlana darbilgu.
Kode-garapen kolaboratiborako plataformak erabiltzen ditugu, hala nola GitHub, eta softwarea garatzen duten komunitateen kultura partekatzen dugu.
Software librearen aldeko apustua egiten dugu.
The page you requested could not be found. Try refining your search, or use the navigation above to locate the post.
(Ez zaitugu asko gogaituko)